Olatz Salvadorrek FHLIM musikaren azokan parte hartuko du

Zamorako La Cueva del Jazz aretoan emango du kontzertua martxoaren 24an.

FHLIM musikaren azoka profesionalaren bigarren edizioa martxoaren 24tik 27ra egingo dute Zamoran, eta Espainiako Estatuko eta Portugalgo profesionalek parte hartuko dute bertan. Aurtengo edizioan Basque.Music. plataformak Olatz Salvador musikariaren kontzertua antolatuko du martxoaren 24ean La Cueva del Jazz aretoan. Basque Music-ek Zamorako topaketa profesionalean showcase bat antolatzen duen lehen aldia izango da. 

Olatz Salvador musikari donostiarrak ibilbide luzea du musikagintzan. Dozena bat urte dira Skakeitan taldeko kide dela eta bakarkako jardunari ere heldu zion, gitarra lagun. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana, Zintzilik izenburupean. Bigarrena, berriz, 2021ean argitaratu zuen, Aho uhal izenekoa. Pablo Novoa musikariak ekoiztu zuen azken disko hau, eta Rozalen eta Ivan Ferreiro artistekin ere kolaboratu zuen. 

FHLIM azokaren helburua Portugaleko eta estatuko profesionalen, artisten eta publikoaren arteko elkarlanak sustatuko dituzten zubiak eraikitzea izaten da. Euskal Herrian egiten den musika zabaltzeko asmoarekin Basque. Music.-ek bere stand-a izango du azokan.