Olatu talka jaialdia, Donostian

Igandea bitartean hainbat jarduera egingo dituzte, Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzari bultzada emateko.


Besteak beste, musika, antzerkia, pintura lehiaketak, dantza, gau martxa bizikletaz eta patinez eta Tabakalera kultur gunera bisita gidatuak antolatu dituzte. Open Mike izeneko jarduera izango da udaletxeko terrazan; nahi duten bakarlari eta musika talde guztiek abestu ahal izango dute. Maria Berasatek eta Judith Jauregik Victoria Eugenia antzokian kantatuko dute
Trapu Zaharra eta Ados Teatroa taldeak kalean ariko dira… Ikusi Olatu talka jaialdiaren egitarau osoa.