Olaia Inziartek 'Lehengo Lepotikan Burua' bira amaituko du larunbatean, Atarrabian
Emanaldi berezia izango da, gonbidatuekin eta musikari gehiagorekin oholtzan.
Dena hasi zen lekura itzuliko da Olaia Inziarte larunbatean, urtarrilaren 13an. Atarrabiako Totem aretoan borobilduko du Lehengo Lepotikan Burua lehen diskoaren bira. 'Etena Ez Dena' zikloaren barruko azken emanaldia izango da.
Oronozko musikariak Esther artista valentziarrarekin partekatuko du oholtza. Aurreratu dutenez, "formatu berezian" egingo dute emanaldia, eta lagun ezagunak gonbidatuko ditu Inziartek. Gainera, oholtzan bost lagun aritu beharrean, zortzi izango dira.
Ate irekiera arratsaldeko 20:00etan izango da eta ordu-erdi geroago hasiko da kontzertua. Sarrerak hemen eskura daitezke.