Oilorik behar ez duten arrautz faltsuak

Gezurrezko haragiaren ondoren, hona animali jatorririk gabeko elikagaien bigarren iraultza!

Oilorik behar ez duten arrautzak sortu dituzte, eta noski, ez dute zertan arrautz forma eduki behar. Arrautz begano hauek Annie Larkins diseinatzaileak sortu ditu, eta Herbehereetako Eindhoven hiriko Diseinuaren Astean aurkeztu ditu, oraingoz, helburu komertzialik gabe. 

Larkinsek Kala Namak gatza erabili du arrautzen sufre zaporea imitatzeko. Ondoren, gorringoaren zaporea eta itxura imitatzeko alga marroietako zelulak erabili ditu; onena, benetako gorringoen modura "eztanda" egiten duela. Arrautz-oskola imitatzek aldiz, argizaria erabili du artistak.

Bere proposamenak elikadura alternatiboan leiho berriak ireki ditzake; Larkinsen arrautza beganoa izateaz gain, arrautzaren beraren itxurarekin jolasteko aukera eskaintzen du. Probatzeko prest?