Oihan artifiziala desertuan

DAKAR eta Afrika ekialdeko Yibuti errepublika lotuko dituen zuhaitz-babesa landatu nahi du Senegalek. 7.000 km luze eta 15 km zabaleko esparrua oihan bihurtuta, Saharak eragindako desertizazioari aurre egitea da helburua, Ozeano Atlantikotik hasi eta Indikoraino. Abdoulaye Wade, Senegaleko presidentea, inguruko herrialdeetako agintarien babesa lortu nahian ari da, baina hamaika oztopo topatzen ari da, oihan artifizialak Afrikako herrialde txiroenak zeharkatuko lituzkeelako. Nazioartea desertizazioaren aurrean axolagabekeriaz jokatzen ari dela salatu dute hainbat adituk.