Oiartzungo Poesia Egunean parte hartzeko izen-ematea zabalik da

Poema bat irakurri nahi duten herritarrek abuztuaren 1era arte eman dezakete izena.

Oiartzungo Poesia Egunaren data finkatu dute eta irailaren 14an izango da, larunbatean, 11:00etatik aurrera. Ohiko moduan, bertako eta kanpoko poetek eta herriko irakurleek parte hartuko dute. Cadarsotik abiatuko dira eta hiru guneko ibilbidea egingo dute.

Aurtengo poemen ildoa Arrastoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, norberarengan arrastoa utzi duten poemak izango dira protagonista.

Poema bat irakurtzera animatuko diren herritarren bila ari dira antolatzaileak. Irakurle izan nahi dutenek abuztuaren 1era arte eman dezakete izena. Izena emateko poesiaegunak@gmail.com helbidera emaila bidali behar da.