Odd Bot Out

Puzzleak eta igarkizunak burua entretenituta izateko modu ona dira, eta horretarako joko aproposa da Odd Bot Out. Fabrika batetik ihes egin nahi duen robota kontrolatu eta hainbat maila gainditu beharko dituzu. Maila bakoitzak erronka bat planteatuko dizu, adibidez, ezerezetik eskailera batzuk eraikitzea, zirkuito elektriko baten kableak konektatuz mekanismo bat funtzionamenduan jartzea edota auto bat eraiki eta gidatzea. Irudi sinpleak ditu, eta fisika ondo landuta dago; Portal bezalako jokoak gogoraraziko dizkizu. Bi bertsio ditu: bata debaldekoa, hamar maila dituena, eta bestea, ordainpekoa, 90 maila gehiago dituena. Biak Android aplikazioen Play Storean aurkitu daitezke.