Octavia Spencer del Tororen berrian
Zuzendaririk bada beti proiektu bat baino gehiago esku artean dituena, hori Guillermo del Toro mexikarra da. Antza denez, Pacific Rim filmaren bigarren zatia prestatzen ari den bitartean proiektu txikiago batean ere badabil lanean. 1963an kokatuko da istorioa, Gerra Hotzaren erdian, eta misterioa eta magia lagun dituen maitasun istorio bat izango du ardatz. Momentuz, aktore bakarra dago konfirmatuta: Octavia Spencer Oscar irabazlea.