Obamaren izaera "tolerantea"
Washingtongo senatuak lege egitasmoa onartu du Mexiko, Erdialdeko Amerika eta Karibe inguruko droga trafikoari aurre egiteko. Horrez gain, Kubari ezarritako blokeoa arinduko omen duten hainbat neurri biltzen ditu lege egitasmoak: adibidez, AEBetan bizi diren kubatarrek eguneko 170 dolar bidali ahal izango dizkiete Kubako senideei, eta urtean behin, jaioterrira joan ahal izango dira. Neurri hauek Obamaren izaera tolerantearen eredu gisa aurkeztu dituzte, baina Kubaren aurkako blokeo ekonomikoak indarrean jarraitzen duen bitartean, AEBen politikak hutsune nabarmena izaten segituko du.