“O neno carburador”

Hamar puxtarri! Hona hemen gitarra basatiz betetako 15 abesti indartsu, punk rock biluzian. Erritmo aldaketa politak, eta ohi baino ahots jostalariagoa. Baina ez hori bakarrik: galizieraz dira pieza guztiak, Fraga frankista mozorrotuari muturrean emanez. Eta hitzetan, ironia asko: “The boys, the girls, everybody is in the school learning english today, one, two, three, four, five, six, seven… what caralho language do they sing? what caralho?”. Txalo bero bat Fame Neghra taldearentzat, eta beste hainbeste galizierazko punk taldeak sustatzen ari den Lixo Urbano disketxearentzat.