NUMEN ***
Goirrekoak dira; Beasaingoak. Dena den, beste nonbaitetik atereak dirudite, infernuko epizentrotik, adibidez hala ere, infernua leku guztietan egon daitekez, ezta?-. Numen taldearen eraso hau ezin bortitzagoa da, eta belarri gogor eta zailduenei zuzendua dago, death metal muturrenekoaren aurrean kokiltzen ez diren tinpanoei, alegia. Grabazio honetan sei abesti topatuko dituzue, eta abesti horiek zein baino zein makurragoak dira, zein baino zein gaitzagoak, apokalipsia etxean bertan eduki dezakegula erakutsiz. Numenekoen helburua burmuin erlaxatuak erasotzea bazen, bete-betean asmatu dute.