“NU MED” ***

Tamir Muskat bateria jotzailea, programatzailea eta ekoizlea (Firewater taldekoa), Gordon Bordello saxo jotzailea (Ori Kaplan taldeko kide ohia) eta Big Lazy dira egitasmo honen bultzatzaile nagusiak. Oinarrian, Europako ekialdeko erritmoak (Balkanetako eta Mediterraneoko kutsua duten doinuak) dub eta erritmo elektronikoekin elkartzen dituzte. Ez da definitzen erraza. Abestietan rap eta ragga melodiak ere badaude. Nu Med taldearen bigarren diskoa da, eta bertan festarako gonbidapena egiten dute, baina haien indar osoa zuzenekoetan atzeman daiteke.