Norvegiako kirolarien ezusteko oparia Joko Olinpikoetan
Korearrera gaizki itzulitako eskaera batek milaka arrautza utzi ditu talde norvegiarraren sukaldeetan.
Piongiangeko Neguko Joko Olinpikoetan gertatu da; Norvegiako kirol taldeko sukaldariek harrituta jaso zituzten 13.500 arrautza sukaldean; "kaxak iristen hasi ziren, beste bat, eta beste bat, eta beste bat... ez ziren inoiz amaitzen!". Dirudienez, korearrera gaizki itzuli zuten 1.500 arrautzen eskaera, eta horren ordez, 15.000 eskatu zituzten.
Horrenbeste arrautzekin, talde norvegiarrak ez du proteina faltarik izango. Kalkuluak egin dituzte, eta denak gastatzeko, kirolari bakoitzak egunean zortzi arrautza jan beharko lituzte. Denda den, Norvegiako sukaldariek ez dituzte arrautzak bueltatuko; "Ziur erabiliko ditugula!" adierazi dute.