Norah Jonesek
Bilbon abestuko du uztailaren 11n. Abeslari eta piano jotzaile estatubatuarra Euskalduna jauregian ikusteko sarrerek 35 eta 60 euro artean balio dute. Musikaria ez ezik, aktorea ere bada Jones; My Blueberry Nights film luzean parte hartu zuen duela bi urte.