'Nor da nor?', historiako emakume garrantzitsuekin

Daria Gołąb artistak sortu du jokoa; ezagutu Marie Curie, Josephine Baker, Wangari Maathai, Frida Kahlo, Amelia Lahart eta gehiago!

Gogoratzen Nor da Nor? jokoa? Pertsonaia bakoitzak ezaugarri batzuk zituen, eta aurkariaren galderei erantzunez asmatu behar zenuen nor zen bakoitza. Antzeko jokoa sortu du Daria Gołąb artistak, soilik historian garrantzia izan duen emakumeekin. Egurrez egina dago eta bertan agertzen dira, besteak beste, Josephine Baker, Wangari Maathai, Frida Kahlo, Amelia Lahart eta beste asko.

Guztira 28 emakume agertzen dira, eta bakoitzak bere bizitzaren deskribapen txiki bat du. Hala, jokalariek honako galderak egin ditzakete: "Nobel sariduna da?", "Zientzialaria?", "Zerbait aurkitu zuen?". Oraingoz soilik ingelesez dago egina, baina Nerea Loiola Twiterreko erabiltzaileak aireratu du euskaratzeko proposamena. Inor prest?

Bitartean jokoa erosteko interesa baduzu, jakin Varsovian sortu dutela, baina HEMEN klik eginda online lortzek aukera duzu. Jolastera!