Non daude?

300.000 bat lagun desagertu dira Argentinan 1976ko martxoaren 24tik gaur egun arte, arrazoi sozial, politiko eta ideologikoengatik. Gobernuz Kanpoko Erakundeek emandako datu beldurgarria da. AEDD (Asociación de Ex Detenidos Desaparecidos de Argentina) elkartearen arabera, desagertze horiek eragin zituztenen %95 aske dago, eta soilik errudunen %5 dago kartzelan. Hori ere datu beldurgarria, ezta?