Non daude euskal emakume zinemagileak?

Non daude euskal emakume zinemagileak? Euskadiko Filmategiak 40 urte beteko ditu aurten eta Kimuak katalogoak 20. Horren harira antolatutako emanaldietan ez dute emakumeek zuzendutako lanik programatu. Protesta egiteko, euskal emakume zinemagileek emanaldi alternatiboa prestatu dute gaur, apirilak 26. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/non-daude-euskal-emakume-zinemagileak/@@download/image/euskal-emakumeak-ere-bai.jpg
2018/04/26
berria
Euskadiko Filmategiak 40 urte beteko ditu aurten eta Kimuak katalogoak 20. Horren harira antolatutako emanaldietan ez dute emakumeek zuzendutako lanik programatu. Protesta egiteko, euskal emakume zinemagileek emanaldi alternatiboa prestatu dute gaur, apirilak 26.
Non daude euskal emakume zinemagileak?

Euskal Filmategiak 40 urte bete ditu; Kimuak-ek berriz 20. Ospakizun urtea da euskal zinemagintzarentzat, baina antolatutako emanaldietara ez dituzte emakume zinemagileen lanak gonbidatu. Ez dute emakume batek sortutako lan bat bera ere aukeratu. Horren aurrean, gaur, hilak 26, Euskal emakumeak ere bai! emanaldi alternatiboa antolatu dute 20:30an, Mundaiz kaleko Azpi Kultur Elkartean (Donostia).

 

Emanaldi alternatibo honen antolatzaileen esanetan, ospakizunetik kanpo gelditu dira “ezinbestekoak” diren euskal pelikulak, tartean, Mirentxu Loyarte zuzendariaren Euskal Emakumeak, ikuska saileko 12.alea: "Zein da ospatzen ari garen Euskal Historia? Nola eraikiko dugu etorkizuna emakumezkoen erreferentziarik gabe?".

 

42 emakumek beren atxikipena egin dute aldarrikapenean:

Irati Gorostidi Agirretxe, Arantza Santesteban Perez, Lur Olaizola Lizarralde, Irati Cano Alkain, Irati Crespo Manjarres, Nora Alberdi Odriozola, Itziar Zorita Agirre, Maddi Barber Gutiérrez, Maren Gonzalez Zubeldia, Maider Oleaga, Begoña Vicario, Sara Hernández, Kristina Zorita Arratibel, Lara Izagirre Garizurieta, Itxaso Espinal Etxabarren, Leire Etxeberria Villalón, Leire Abaigar Elorza, Olatz Beobide Egaña, Jone Karres Azurmendi, Elena Gozalo, Aintzane Pérez del Palomar, Maru Solores, Ainhoa Andraka, Zuri Goikoetxea, Maider Fernández Iriarte, Iratxe Fresneda, Saioa Etxebarria, Ana Angulo Umaran, Itxaso Frau Terradillos, Marina Lameiro, Ana Hormaetxea, Estibaliz Sádaba Murguia, Itxaso Díaz, Yurre Ugarte, Amaia Lizarralde, Ane Zamora, Miren Manias, Mirari Echávarri, Ione Atenea, Olatz González, Mercedes Álvarez eta Izibene Oñederra.