Nolakoa izango da Lurra 500 urte barru?
Zientzialariek aurreikuspen nahiko zehatzak egin ditzakete etorkizunari buruz. Baina 500 urte barru Lurra nola izango litzatekeen asmatzea zeregin zaila da, faktore ugari baitaude kontuan hartu beharrekoak.
Alabaina, badakigu gure planetan aldatzen diren bi prozesu nagusi daudela: Batak ziklo naturalekin zerikusia du, bigarrena, bertan dauden bizitza formen araberakoa da, batez ere gizakiaren araberakoa.
Lurra bera etengabe aldatzen da. Zabukatu egiten du, bere inklinazioaren angelua aldatu egiten da eta bere orbitak Lurra Eguzkitik hurbildu edo urrundu dezake. Aldaketa hauek milaka eta milaka urtetan zehar gertatzen dira eta glaziazioen errudunak izan dira. Beraz, geologiako terminotan 500 urte ez dira asko eta faktore hauek soilik kontuan hartuta ez litzateke asko aldatuko, baina...
Gizakia planeta aldatzen ari da
Bigarren aldaketa garrantzitsuak izaki bizidunek sortzen dituzte. Hauek aurreikusteko zailagoak dira, nahiz eta aldaketa handienak gure espezieak berak sortzen dituen.
Gizakia planeta aldatzen ari da hainbat modutan: Zuhaitzak mozten ditu eta animalien bizileku garrantzitsuak suntsitu hiriak eraikitzeko edo laborantzarako, espezie inbaditzaileak planeta osotik zabaltzen ditu ekosistemak eraldatuz... Berotegi efektuan ere eragiten du, klima aldaketa sortuz. Esaten ari naizena ez zaizue arrotza suertatzen, ezta?
Egungo egoeraren isla da hau guztia, baina aldaketa guzti hauek nola eragingo diote Lurrari? Nolakoa izango da Lurra 500 urte barru faktore guzti hauek kontuan hartuta?
Orain arteko 500 urteak aztertzen baditugu, berehala behatuko dugu Lurraren biosfera modu drastikoan aldatu dela. Gizakien kopurua 500 milioi pertsona izatetik 7.500 milioi izatera igaro da. 800 espezietik gora animalia eta landare desagertu dira giza jardueren erruz, eta beste hainbat galtzeko arriskuan daude. Gainera, itsas mailak gora egiten jarraitzen du, eta horren esan nahi du gizakientzat eta beste animalia guztientzat lur gutxiago egongo dela 500 urte barru bizitzeko. Tenperaturak ere igotzen jarraituko dute, eta horrek espezie guztien migrazioa sortuko du klima egokiagoen bila.
Beraz, faktore hauek kontuan izanik, argi dagoena da hemendik 500 urtera oso bestelako munduan biziko direla gizakiak eta bestelako bizidunak. Horren muturrera guztia iritsi ez dadin, ezinbestekoa da herrialde guztiak honetaz kontzientziatzea eta irtenbideak topatzeko ekintzak burutzen hastea.
Izan ere, 500 urteren buruan teknologia era ere hobetuko da, nahiz eta oraingoz behintzat, irtenbide teknologikoak ez diren horrenbeste garatu klima aldaketari irtenbidea topatzeko bezala. Momentuz, gizakion esku dago irtenbidea. Honela beraz, zerbait egin ezean Lurra hemendik 500 urtera ezagutezina izan liteke. Alta, gizakiak jokabideak jasangarriagoetara saltoa egiten badu, hainbat mende gehiagoz gure baso berdeak etorkizuneko gizakiek gozatu ahal izango dituzte, baita gure ozeano eta hiriez ere.