Nolakoa izango da bulegotako langileen itxura 20 urte barru?
Begiak lehorrak eta ikusmen arazoekin, azal arazoak, obesitatea malformazioak... hala ikusten duzue zuen burua etorkizunean?
Egun, lan munduan txertatutako biztanleriaren zati handi batek eserita igarotzen ditu egunean 8 ordu baino gehiago, pantailari so. Gainera, horietako askok ez dute kirol minimorik egiten, ez dute dieta osasuntsurik jarraitzen, ezta nahikoa lo egiten ere. Guzti horrek gure osasunean eta noski, gure itxura fisiologikoan eragina izango du, baina... nolakoak izango gara 20 urte barru?
Etorkizun nahiko iluna irudikatu dute Behavioral Futurist ergonomia gabiniete britainiarrak eta Fellowers bulego altzairu enpresak. Bi erakundeek elkarlan bat bideratu dute egun bulegoetan igarotzen ditugun orduek gure gorputzean izan ditzaketen ondorio negatiboak azaleratu eta konponbideak bilatzeko.
Ikerketa bat bideratuta, hauek dira atera dituzten ondorioak; egungo lan baldintzek hala jarraitzen badute, litekeena da etorkizunean bizkarreko min eta gaitz larriak pairatzea, eta baita barizeak ere; gure eskumuturrak puztuta egongo dira eta estresaren ondorioz ekzemak izango ditugu.
William Highman ikerketaren egilearen esanetan, oso beharrezkoa da berandu baino lehen lan egiteko moduan aldaketa sakonak martxan jartzea, gure osasunean kalte larriak ekidin nahi baditugu. Jarraian ikusi dezakezue ikerketa osorik.