Nola antzeman inguruko norbaitek elikadura nahasmenduren bat duela?

Ez da beti erraza izaten konturatzea, baina hona hemen horretan lagundu dezaketen arrasto batzuk.

Elikadura-portaeraren nahasmenduak janariarekin harreman korapilatsua edo anormala izatea esan nahi du, etengabe kezkatuta egotea janariarekin, edo kasu askotan, pisuarekin eta gorputzaren irudiaren obsesionatzea. Mota ezberdinetako elikadura-nahasmenduak daude, baina ohikoenak anorexia, bulimia eta betekada izaten dira. 

Kasu bakoitza bakarra izaten da eta ezin izaten da orokortu. Halako nahasmenduak antzematea hain erraza ez bada ere, estaltzen eta ezkutatzen saiatzen direlako, badira inguruko norbaitek nahasmenduren bat izan dezakeela ikusarazten duten seinale batzuk. Ezaugarri hauek bestelako gauzekin lotuta ere egon daitezke, baina horietako asko edo batzuk batera emanez gero, elikadura-nahasmenduren bat izan daiteke.