Nola antzeman inguruko batek suizidatzeko asmoa izan dezakeela?

Batzuetan seinaleak argixeagoak izan daitezke, eta haiez jabetzeko aukera izan dezakegu. Hona hemen lagungarriak izan daitezkeen zenbait arrasto.

Suizidioa gai tabua da oraindik ere, baina, zorionez, gero eta gehiago hitz egiten da osasun mentalaz eta suizidioaz. Eustaten datuen arabera, EAEn, esaterako, 141 lagunek egin zuten bere buruaz beste iaz, horietatik 105 gizonezkoak eta 36 emakumezkoak. Suizidioaren prebentzioak berebiziko garrantzia du beraz. 

Bere buruaz beste egiten duten pertsona gehienek euren asmoa adierazten dute. Hori dela eta, garrantzitsua da seinaleak nabaritu eta laguntza eman ahal izatea, berandu izan baino lehen. Hala ere, aipatu behar da ez dela beti hitzez adierazten edo alarma seinalerik izaten, ezkutatu egiten dutelako batzuek.

Hona hemen kontuan izan beharreko jokaera edo arrastoak:

Zer egin seinaleez konturatuz gero?
Lagun edo familiakoarekin suizidioaz hitz egitea ez da kalterako izango, bere emozioak adierazten lagunduko dio eta baita laguntza eskatzen ere. Une eta toki egokia topatu, galdetu nola sentitzen den eta entzun. Enpatikoa izan, ez kritikatu eta ez epaitu bere sentimenduak. Ez larritu eta ez gutxietsi bere pentsamendu eta emozioak. Saiatu maitasuna erakusten eta laguntzeko zaudela ikusarazten. Laguntza profesionalera jo dezan saiatu. Ez hitz eman sekretuan mantenduko duzula, bere bizitza arriskuan badago, laguntza eskatu beharko baituzu.