Noctourniquet
2009tik, Octahedron geroztik zain eduki gaituzte, bost axola Sopa. Martxoaren 27an kaleratu zuten diskoa eta, egia esan, talde bizefalo honek beste behin lortu du gu harritzea. Omar Rodriguez-Lopezen diktadura trantsizio unean omen dago eta horregatik hiru urteko isilune hau; egituran ere aldaketak izan dira boskote bilakatuz. ORL-ek eta Cedricek beste behin lortu dute aurretik egindakoa irauli eta, fenix hegaztia bezala, izaki eraberritu bat sortzea. Oraingo honetan elektronika ilunak eta ahots melodia konplexuak, baina ez horregatik entzuteko zailak, nabarmentzen dira. Orain arte izan den The Mars Volta sinpleenak etorkizuneko punk birsortua dakar.