Noah Matthews, Disney-ko pelikula batean, rol nagusi bat izango duen lehen down sindromedun aktorea

“Peter Pan and Wendy” pelikulan 15 urteko britainiarrak ume galduen liderra den Slightly pertsonaia interpretatuko du.

Apirilaren 28an estreinatuko da Peter Pan and Wendy Disney+ plataforman eta aktore nagusien artean Down sindromedun Noah Matthews aktorea ikusi ahal izango dugu.

15 urteko gazteak Slightly pertsonaia gorpuztuko du, Garfio Kapitainaren aurka aritzen den ume  galduen liderra. Matthews-ek bere poza agertu zuen Instagram kontuan: “Ni naiz! Kartelak gaur azaltzen dira. Hilabete bakarrik geratzen da Peter Pan and Wendy aska dezaten! Ezin dut gehiago itxaron, zuek ikustea nahi dut”, idatzi zuen. 

Gainera, The Sun komunikabidean Matthews-ek bere esperientzia kontatu zuen. “Esperientzia harrigarria izan zen, nire trailer propioa nuen eta lagun bikain ugari egin nituen”, ziurtatu zuen aktoreak. “Esaldi ugari nituen oso azkar ikasi beharrekoak, baina kitzikagarria izan zen eta benetan gozatu nuen”, azaldu zion egunkari britainiarrai. 

J. M. Barrie eskoziarraren eleberrian eta 1953. urteko Peter Pan animazioan oinarritu da Disney pelikula beri hau sortzeko. Jude Law arituko da Garfio kapitainaren azalean, Txintxarrirena Yara Shahidik egingo du (bera izango da Txintxarrirena egingo duen lehen aktore beltza), Ever Anderson-ek Wendy-rena eta Peter Pan, Alexander Molony-k gorpuztuko du.