No moon album ****
Haragi xerra hauen atzean Ander Zabala musikari bermeotarra dago, bestek beste, Bongo Locos r'n'r taldean aritutako musikaria. Ilargirik gabeko albuma lanean 60ko hamarkadako melodiekin jantziriko rock & roll gordina jasotzen da, The Cramps primitiboak The Ronettes hirukote ederrarekin oheratuko balira bezala. Diskoaren soinua sendoa da, Anderren ahotsa oihartzun moduko efektuek bustirik dator, eta moldaketak bikain entzuten dira; tartean, makina bat perkusio instrumentu. Johhny Thundersen So Alone diskoa datorkit gogora. Estreinako urrats sendoa.