No jazz
Emakume dotorea da jazza. Urte asko dituen arren, oso ondo zaintzen du bere burua, eta gutxi dira, behin ezagututa, jazzarekiko erakargarritasuna sentitzen ez dutenak. Gazte, heldu zein agure, aberats edo behartsu. Batzuentzat gau bateko harremana da, eta besteentzat, aldiz, bizitza osorako pasioa. Jazzari harremanak edukitzea gustatzen zaio, eta azkenaldian, oso serio ez bada ere, gustura dabil elektronikarekin. Jazza aspaldi ezagutzen dutenei ez zaie harreman hau gehiegi gustatzen, baina jazzari, bost. Libre da, eta gauaren arabera, jantzi bat edo bestea jarri eta kalera doa.