No help for the mighty ones ****
Salt Lake Citykoak izateagatik mormoi itxura izango zutela pentsatzen duenik baldin badago, ezin okerrago dabil. Beren musika PJ Harvey, Kyuss Apalatxeetako folka eta Coven talde satanikoaren arteko batura dela aldarrikatzen dute. Nahasketa hori lortzeko, gitarra, baxu eta bateriaz gain bi bibolin erabiltzen dituzte. Ez da erraza euren soinua deskribatzea. Gitarra astunak eta erritmo geldoak atmosfera iluna sortzen dute, ahots eta bibolinekin batera, hileta baten soinu banda bailitzan.