Nire anaiaren kotxeko argiak
Txuma Murugarren artistaren musika intimista da. Horixe erakutsi zigun aurreko lanetan, eta azkenekoan ere, antzeko joera antzeman daiteke. Hori bai, oraingoan beste diskoetan baino konponketa gehiago egin ditu, eta haien artean, pianoarekin eta hammond-arekin egindakoak nabarmendu behar dira. Murugarrenek hamaika kanta bildu du: denak pop kutsukoak, eta konturatu gabe barruraino sartzen diren horietakoak. Zure barrua lasai-lasai arakatu nahi al duzu?