Ninja Gaiden Sigma 2 (PS3)
Lehenengoa gozatu zutenek gogotsu jasoko dute albistea, Ninja Gaiden Sigma 2 datorren hilean bertan kaleratuko baitute Japonian eta hilabete gutxi batzu barru geurean izango da. Hiru protagonista femenino berri dakartza Tecmo enpresaren azken ekoizpenak: Ayane, Rachel eta Momiji. Jokatzeko aldaera kooperatiboa ere badu eta arrisku maila bat gehiago.