'Ni naiz naizena', trans pertsonen esperientziei buruzko webserie dokumentala

Trans pertsonen testigantzak jaso dituzte hamar minutu inguruko iraupena duten bideoetan. Bost atal sareratu dituzte oraingoz.

Trans pertsonei ikusgarritasuna ematea eta euren bizipenen berri izatea nahitaezkoa dugu gizartea hezteko. Horretarako tresna baliagarria da Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteen ekimenez sortutako Ni naiz naizena webserie dokumentala. Hamar trans pertsonen esperientziak ezagutuko ditugu websail honetan eta lehen bost atalak argitaratuta daudeAtal bakoitzak hamar minutuko iraupena du gutxi gorabehera, eta hauek dira oraingoz parte hartu dutenak:  Aitzole Araneta, Victor Viruta, Graham Bell Tornado, Fergie Barahona eta Alice Diez. 

Aitzole Araneta ezaguna dugu Donostiako Udalean politikagintzan lanean ari delako baina, horretaz gain, sexologoa eta berdintasun teknikaria ere bada. Halaber, mugimendu sozial eta kolektibo askotan parte hartu izan du. 

Atal bakoitza Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagan argazkilariek protagonistei egindako argazkiz, azken bi urteetan egindako elkarrizketez eta artxibozko irudiez osatuta dago. Izaskun Arandiak zuzendu du web saila, eta Izar Filmsek ekoiztu.

Ekimen honen harira, osatze bidean dagoen Trans.eus webgunea ere jarri dute martxan. Bertan, legediaren inguruko informazioa zein gaiaren inguruko materiala biltzen ari dira, besteak beste.