Ni ere Taylor Swift naiz!
Argazkiko 30 urteko gazteak Taylor Swift du izena, country abeslari xarmantak bezala! Mutila, ordea, argazkilaria da, eta hasiera batean musikariaren arrakasta bere argazkilaritza lana sustatzeko balia zezakeela pentsatu arren, laster konturatu zen kaltea baino ez ziola eragingo. Interneten ezinezkoa zaio bere lana bistaratzea, eta posta elektronikoaren helbidea ere, taylorswift@gmail.com, aldatu behar izan du, abeslariaren jarraitzaileen mezuz betetzen baitzitzaion egunero!