New Yorkeko metroa hankaz gora

New Yorkeko metroa hankaz gora dago. Aurten Ingalaterrako Pulp taldeak bira egin du AEBetan. New Yorkeko emanaldian, Jarvis Cocker kantaria kexu agertu zen: "Joan den egunean, trenaren zain nengoen subway-en, euria ari zuen kanpoan, eta goitik behera busti nintzen". Ikusleak ez omen ziren gehiegi harritu. Munduko hiri guztien artean, New Yorkek omen du milioidun gehien. Eta hark jasotzen omen du diru gehien zerga bidez. Hala ere, arratoiak paseoan ibiltzen dira metroan, geltoki batzuetan kiratsa izaten da, udan 40 gradu ere izan daitezke... Aspalditik Udalak ia ez du xentimorik ere bideratu metroa hobetzera. Michael Bloomberg alkatea koherentea da, behintzat: diotenez, egunero hartzen du metroa.