Netflixek edukiak euskaraz emateko eskaera martxan
Change.org plataformaren bidez abiatu dute eskaera, eta dagoeneko 2.600 lagunetik gora sinatu dute eskaera.
Netflixek mundua konkistatu du, eta harekin batera herrialde bakoitzeko hizkuntzak; baina euskara jokotik kanpo gelditu da. Gauzak horrela, plataforma digitalean euskarazko edukiak emateko eskaera jarri dute martxan Change.org atalean.
Une honetan 2.600 lagunetik gora dira eskaera sinatu dutenak, eta helburua ahalik eta euskaldun gehienek sinatzea da, plataformak 800.000 euskal hiztunak kontuan hartu ditzan. Erabakitzaileen zerrendan Netflix bera, plataformaren sortzaile Reed Hastings eta Marc Randolph, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Lakuako Gobernua, Nafarroako Gobernua eta Euskal Hirigune Elkargoa ageri dira.
SINATU NAHI DUZU? EGIN KLIK HEMEN