Neskak, zuek falta zarete!

Uztailaren 13tik 15era, neskentzako parkour tailerra egingo da Donostian, zeren zain zaude parte hartzeko?

Parkour egiten duten neskak egon badaude, baina ez asko; daudenak ere, ez dute ikusgarritasun handirik. Hori aldatzeko helburuarekin, Donostian neskentzako parkour tailerra egingo dute uztailaren 13tik 15era. Parkourrak entrenamendua behar du, arriskuak ditu eta arte bat da; horregatik, nazioarteko irakasleak izango dira, besteak beste, Londresko Kasturi Torchia. Horrez gain, 'Jam' mistoa egingo dute, Yamakasi taldeko eta diziplinaren aitzindari Yann Hnautra gidari.

 

Emakumeak mugimenduan ekimena doakoa da; parte hartzeko gogoz bazaude eta 14 urte baino gehiago badituzu, eman izena hemen!.