Nere Ekialdean
Sei urte pasatu ditu kantautoreak abesti berririk grabatu gabe. Tarte horretan konposatutako abestien artetik hamaika hartu eta Nere Ekialdean diskoan jaso ditu. Besteak beste, Lertxundik Fernando Pessoa idazle portugaldarraren bost olerki musikatu ditu. Oriotarra bere musika ibilbidearen gailurrera iritsi omen da. Lan berria DVD formatoan ere eskura daiteke.