Nederlanderaz zaunkaka
Britainia Handiko poliziek hizkuntzak ikasi beharko dituzte haien txakurrekin hitz egin ahal izateko. Bertan txakur-polizia gutxi dituztela eta, animaliak Holandatik ekartzea erabaki dute arduradunek. Ez zuten pentsatu, ordea, Holandako txakurrak aginduak nederlanderaz jasotzen ohituta zeudenik
Beraz, hainbat polizia nederlandera ikasten hasi dira, txakurrei aginduak eman ahal izateko.