Nazioarteko eta bertako artistak Kutxa Kultur Festibalean

Kutxa Kultur Musika 2011 zirkuituari amaiera borobila emateko hiru eguneko jaialdia antolatu dute Donostian azaroaren 3tik 5era bitarte.



Bertako sortzaileak babestea eta banda berriei bidea egiten laguntzea helburu duen aurtengo Kutxa Kultur Musika programazioa indartsu amaitzeko, nazioarteko eta Euskal Herriko hainbat musika talde bilduko dituen jaialdia prestatzen ari dira Donostian.

Hiru egun musikaz gozatzeko: azaroaren 3a –osteguna–, 4a eta 5a; eta hiru eszenatoki hurrenez hurren: Kursaal auditoriuma, Kutxa Aretoa eta Anoeta Belodromoa.

Wilco banda estatubatuar mitikoak zabalduko du kartela azaroaren 3an, 20:00etatik aurrera, Kursaal Auditoriumean. Bigarren egunean Christina Rosenvinge madrildarraren sortzaile sen harrigarriak beteko du Kutxa Aretoko oholtza 20:00etatik aurrera. Eta amaitzeko, Primal Scream (Eskozia), We are standard (Euskal Herria) eta The Brandy Hips (Euskal Herria) taldeak ariko dira zuzenean Anoeta Belodromoan 19:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai dira dagoeneko Servikutxa zerbitzuan eta Kutxaren web orrian.


Teloneroak zure gustura!


Festibal honetan ariko diren talde ezagunekin batera, telonero gisa jotzeko aukera izango dute beste hiru taldek ere. Kutxa Kultur Musika 2011 zirkuituaren programazioa osatu duten 14 taldeen artean aukeratu gustukoena eta emaiozu botoa www.gaztekutxa.net edo www.facebook.com/kutxakultur web orrian. Publikoak gehien bozkatutako bi taldeek, antolakuntzak aukeratutako hirugarren batekin, Kutxa Kultur Festibalean joko dute, talde ezagunen telonero gisa. Irailaren 20ra arte duzu bozkatzeko epea!