Nazio Batuen Erakundeak kanabisa droga arriskutsuen kategoriatik kendu du
Honela, Munduko Osasun Erakundearen gomendioak jarraituz marihuana landarea eta hortik eratorritakoak berriz klasifikatu dira eta heroina bezalako droga arriskutsuen zerrendatik kendu du.
Erabaki honek ikerketari ateak ireki diezazkioke, landarea medikuntzan erabiltzeraino iritsiz. NBEko estupefazienteen komisioak bozka bidez erabaki zuen droga arriskutsuen zerrendatik kanabisa eta beragandik eratorritako produktuak ezabatzea.
Hala ere, munduko gobernuek eskumena izango dute kanabisa klasifikatzeko garaian. Alta, herrialde askok orientazioa bilatzen dute eta NBE-k hartutako erabakia garaipen sinbolikoa da kanabisa legeztatzearen alde daudenentzat.
Honela, 883/2020 dekretuak ezartzen du ikerketan eta mediku erabileran kanabis landarea eta bertatik eratorritakoak erabili daitezkeela. Adituen ustez, NBE-ak hartutako erabakia egungo herrialde askoren errealitatera moldatzeko modua izan da. Izan ere, munduko herrialde ugarik jada onartuak dituzte landare honen erabilera batzuk onarpen maila ezberdinetan.