Nazi paramilitar ohiak, epaila aurrera

Ludwigsburgetik kudeatzen dute II. Mundu Gerran Alemaniako Nazionalsozialistek eragindako Krimenak Argitzeko Zentroa. Bertako arduradunek berriki jakinarazi dute Auschwitz kontzentrazio esparruko zaintzaile izandako 50 lagun ikertzen ari direla, erakunde paramilitar nazietako kide izandako 90 urtetik gorako agureak gehienak, eta epailearen aurrera eramango dituztela. Era berean, gune horietatik kanpo judutarrak, ijitoak, partisanoak, gaixo mentalak eta gainerako "gizatxarrak" hiltzeaz arduratzen ziren eskuadroietako partaide izandako lagunen informazioa esku arten dutela gaineratu dute, eta haien bila ere joango direla.