NASAren arabera, 1880tik, hilabeterik beroena izan da 2023ko uztaila
NASAk informatu duenez planetaren tenperaturak errekorrak hausten jarraitzen du klima aldaketa dela eta.
Berotze globalaren ondorioak egunetik egunera begi bistakoagoak dira eta horixe bera baieztatu du NASA erakundeak. Bere datuen arabera 1880tik hilabeterik beroena izan da 2023ko uztaila. 1880tik hona burutu diren erregistro guztien ikerketa egin du eta horrela iritsi dira ondorio honetara.
Datuen arabera, 2023ko zazpigarren hilabatea 1,1 gradu beroagoa izan zen, erregistratutako beste batez bestekoekin alderatua. "NASAk baieztatutakoa munduko milaka milioi pertsonen sentitu dute" adierazi du Bill Nelson-ek, NASAko administratzaileak.
Funtzionarioaren esanetan, jazoera mota hauek klima aldaketaren lagin argia dira eta gizateriari dei egin dio berandu baino lehen ekintzak har ditzan. Izan ere, tenperaturak igotzearen joera gizakion jardueral bultzatzen du. Muturreko beroaldiek mundu osoan hainbat pertsonaren heriotza ere eragin dute, beraz, ez da txantxetako kontuan.
"Uztaila hau ez da edozein uztailekin alderatuta beroena izan, beroena izan da 1880tik, hau da erregistroak zeudenetik. Gainera, bost uztailik beroenak azken bost urtetan erregistratu dira" dio Nelsonek. "Zientzia argia da honetan, hau ez da normala".
Zientzia komunitateak ez dakar itxaropen handirik datozen urteetarako. 2024ko aurreikuspenen arabera El Niño deitutako fenomenoak datozen urteetan tenperatura errekorrak utziko dizkigu. Beraz, 2024a aurtengo urtea baino beroagoa izatea espero da, zoritxarrez. Urtetik urtera gainera intentsitatea haziz joango omen da eta milaka eta milaka pertsona eta animaliaren bizitzak mehatxatuko omen ditu, eragin ekonomikoa izateaz gain.