Napoleon Lopez, Braveheart Ibarretxe eta Azken Antxoa bueltan dira!

Patxi Huarte marrazkilari iruindarrak, 'Zaldi Eroak', De Rerum Natura 3' liburua plazaratu du. 2007ko udatik 2009ko bukaera arteko komiki-tirak bildu ditu.


Napoleon Lopez, Braveheart Ibarretxe, Azken Antxoa, Gizon Jakintsua eta beste hamaika pertsonaiaren komeriak jasota daude 176 orrialdeko liburuan. 350 tira bildu ditu denera. Ikusi Facebook-en Zaldi Eroak GAZTEZULOri esandakoa.