NAPARDEATH HERRIZ HERRI

Zazpi urte luzeegi itxaron ondoren Napardeath pelikula maiatzaren 5ean aurkeztu zen Donostian eta orain Euskal Herriko itzulia hasiko du pelikulak.

Honela euskal zonbien trilogiari amaiera emango zaio eta askoren tristurarako zonbi karlista, banpiro jeltzale eta momia abertzaleek agur esango digute. Halere, oraindik Euskal Herriko txoko ugaritan azken atal honez gozatu ahal izango da. Hemen, argitaratu dituzten lehen datak:
Maiatzak 10, ORMAIZTEGIko Zumalakarregi Museoan
Maiatzak 12, ZARAUZko Putzuzulo Gaztetxean, 19:00etan
Maiatzak 16, HERNANIko Garin tabernan 21:00etan
Maiatzak 17, BEASAINgo Usurbe antzokian, 20:00etan
Maiatzak 19, BERGARAko Gaztetxean, 19:00etan
Maiatzak 22, ERRENTERIAko Mikelazulo elkartean, 20:00etan
Maiatzak 29, AZPEITIKO Soreasu antzokian, 21:00etan
Ekainak 5, BILBOKO Kafe Antzokian, 19:30etan
Ekainak 7, HERNANIko Kontrakantxa gaztetxean 20:30etan
Ekainak 8, DONEZTEBEko Zineman, 19:00etan
Ekainak 11, URRETXU-ZUMARRAGAKO Gaztetxean, 20:00etan
Ekainak 13, ITZIAR, Andutz Biltokian, 20:30etan
Ekainak 14, BARAKALDOko Hala Dzipo elkartean, 20:00etan
Ekainak 15, IRUÑEAko, Zaldiko Maldiko elkartean, 19:00etan
Ekainak 21, HONDARRIBIAko Gaztetxean, 19:00etan
Ekainak 27, GASTEIZko Alde Zaharreko festetan
Ekainak 28, ANTIGUAKO Txantxerreka gaztetxean, 20:00etan