Nanjing! Nanjing!
1937an, Japoniako ejertzito inperialak milaka zibil erail zituen orduan Txinatar Errepublikako hiriburu zen Nanjing hirian. Sarraskia alderdi bietako pertsonen ikuspuntua baliatuz erakusten du Lu Chuang zuzendariak. Schlinder's List (1993) hunkigarriaren oinordeko txinatarra omen da, baina dokumentu historiko legez osoagoa, sinesgarriagoa. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen filmak iaz.