Nafarroan, kopa bete bertso

Nafarroako Txapelketako lehen saioa larunbatean izanen da, Tafallan, eta finala apirilaren 6an jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan. 90eko hamarkadaren hasieran jokatu zuten azkenekoz txapelketaren finala Iruñean, 1992an eta 1993an, eta bi urte horietan Manolo Arozenak jantzi zuen txapela.
Denera, 27 bertsolarik parte hartuko dute. Ondu eta dastatu aukeratu dute lelotzat.


Hona hemen txapelketaren egutegia:
Final-laurdenak:
Otsailak 19: Tafallan.
Otsailak 20: Irurtzunen
Otsailak 26: Donezteben
Otsailak 27: Berriozarren

Final-aurrekoak: (Julio Sotok, Estitxu Arozenak eta Oskar Estangak finalerdietan ekingo diote txapelketari)
Martxoak 12: Beran
Martxoak 19: Leitzan
Martxoak 26: Elizondon

Finala
Apirilak 9: Iruñean

Azken hamar urteetako irabazleak:
2001 Amets Arzallus
2002 Amets Arzallus
2003 Amets Arzallus
2004 Xabier Silveira
2005 Xabier Silveira
2006 Xabier Silveira
2007 Xabier Silveira
2008 Julen Zelaieta
2009 Xabier Silveira
2010 Julio Soto