Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia egin du Bertsozale Elkarteak

Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu daitezke deialdira.

Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa eragin eta ikertzaile gazteak edo hasiberriak lehen urratsak ematen lagundu nahi ditu Bertsozale Elkarteak deialdi honen bidez. 

Nafarroako bertsolaritzarekin loturiko edozein jakintza esparru hartu ahalko da oinarritzat. Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkez daiteke deialdira, baina unibertsitateko irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatu beharko du. 

Ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak, eskaera orria beteta eta eskatutako dokumentazioarekin batera. Batzordeak ekainaren 26a baino lehen jakinaraziko du zein izan den proiektu hautatua. Aukeratua denak lau mila euroko dirulaguntza izango du eta urtebeteko epean gauzatu beharko du proiektua.

Deialdiaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.