Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago

Apirilaren 16ra arte eman daiteke izena eta maiatza-ekainean jokatuko da aurre-sailkatze fasea.

Bertsozale Elkarteak 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabaldu du eta aurten hemezortzi urte beteko dituztenek zein lehenago jaiotakoek eman ahalko dute izena. Nafarroan jaiotako bertsolariek har dezakete parte, edota aurten bertan bizi direnek. Gainera, Bertsozale Elkarteko kide izatea ere eskatuko zaie.

Maiatzean eta ekainean aurre-sailkatze saioak izango dira joan den txapelketan, 2021ekoan, parte hartu ez zuten bertsolariekin, edo beharrezkoa balitz, azken txapelketako azken sailkatuekin. 46. Txapelketa urriaren 7tik abenduaren 2ra jokatuko da. 

Igandera arte, hilak 16, eman daiteke izena formularioa beteta. Txapelketaren araudian kontsulta daitezke parte-hartzearen inguruko xehetasunak.