Myrkl: ajearen aurkako pilula jada salgai Erresuma Batuan
Alkohola kontsumitu aurretik hartu behar da produktua. Bere garatzaileen hitzetan buruko mina prebenitzen du eta odolean alkohola deskonposatzen omen du.
Myrkl da ajearen aurkako pilularen izena eta alkoholak gorputzean dituen eraginak murrizten omen ditu. De Faire Medical suediar erakundeak sortua izan da eta uztailaren 4tik Erresuma Batuan, online, eskuragarri dago. 30 pilulako kaxa bat 29,60 euro kostatzen da.
Informazioaren arabera, alkohola edaten hasi aurretik irentsi behar da pilula. Ordu erdi behar omen ditu produktuak gorputzeko alkoholaren %50 deskonposatzeko. Ordubete pasa ondoren %70a xurgatzen du.
Baina benetan nola funtzionatzen du Myrkl pilulak? Pilula berezi hauek Bacillus subtilis eta Bacillis goagulans bakterioak ditu. Hauek L-cistenia eta B12 bitaminarekin batera uretan alkohola deskonposatzen dute eta likidorik gehienak xurgatzen dute gibelera iritsi aurretik. Bakterio hauek alkohola metabolizatzeko gaitasuna dute eta pilulak bere lana sabelean egiten du, odol-fluxura alkohola iritsi aurretik.
Tratamendua bi pilularekin osatzen da. Lehena alkohola kontsumitu baino 12 ordu lehenago hartu behar da. Bestea, alkohola kontsumitu baino ordubete lehenago.
Erresuma Batuan merkaturatu dute lehenengo aldiz produktua. Arrakasta sekulakoa izan da, 24 ordutan agortu ziren. Garatzaileek adierazi dute laster berriz ere eskuragarri izango dela.
Zientzialarien gremioa eszeptiko agertu da sendagai honen eraginaren inguruan. Bakterio probiotikoak digestioa egiteko osasuntsuak direla frogatu bada ere, oraingoz ez da frogatu ajearentzat ere baliagarriak direla.