“My sound”

Stefan Moerth-en izen artistikoa da Stereotyp, berak egiten du diskoan entzun daitezkeen kantuen musika, eta berea da diskoaren diseinu eta portadako irudia-artelana(?). Beldurgarria, ezta? Dena den, ez pentsa bakarrik dagoenik. Lehen lan honetarako, Tikiman, Sugar B, Cesar edo Mc Trigger munstro-abeslariak gerturatu zaizkio. Disketxea Kruder & Dorfmeister maisuen G-Stone da, eta egiten duen musika, berriz... izen beldurgarriak asmatzen dituen lagun angloxajoi bati galdetu beharko diogu. Ez baitzaigu orain izen arrarorik bururatzen…