Mutürbeltz
The Hot Dogs taldean aritutako Iñigo Agirrezabaltegi gitarra jotzailearen eta Sexty Sexers bandako Mikel Larratxe abeslariaren rock and roll egitasmo berria da. Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria eta Aitor Castillo Txiki (Plan B, Boogie Van) baxu jotzailea ere badabiltza zeresana emango duen abentura honetan. Dagoeneko, Amildegia Maite izenburuko estreinako lana plazaratu dute.