Musulman ederrenak
Yakartan egitekoa zen 2013ko Miss World sariketa, baina herritarren protestek ekitaldia Balira lekualdatzea lortu dute. Gisa horretako lehiaketetan parte hartzen duten nesken janzkera asaldagarria dela salatu zuten indonesiarrek; munduan musulman gehien dituen herrialdea da Indonesia. Hala, Muslim World –Musulmanak Munduan– izeneko lehiaketa sortzea erabaki dute, munduko emakume musulmanik ederrena saritzeko asmoz, eta Iran, Malasia, Brunei, Nigeria eta Bangladesheko hogei nesken artean, Obabiyi Aishah nigeriarrak jaso du izendapena. Parte hartzaileek belo islamiarrarekin desfilatu dute, eta Korana irakurri.