Musiketxeak baditu irabazleak
Musiketxeak egitasmoaren baitan hirugarrenez antolatu duten Hileko Taldea lehiaketakn Childrain, Smoke Idols, Birle, Sonic Trash eta Rural Zombies taldeek irabazi dute, irailetik abendura bitarte, Musiketxeak egitasmoak antolatzen duen kontzertu zirkuituan jotzeko aukera.
Euskal Herrian gutxienez bost urtez erroldatuta dauden talde, bakarlari eta DJen artean, gehienez ere hiru disko kaleratuta zituztenei zuzenduta zegoen Hileko Taldea lehiaketa. Azken urteetako arrakasta errepikatuta, epaiimahaiak bost talde aukeratu behar izan ditu parte hartu duten 64en artean.
Musiketxeakeko kideetaz aparte, Zarata Mondosonoro aldizkariko Iker Bárbara, Gatibuko Alex Sardui eta GAZTEZULOko Aitor Abaroak osatu zuten epaimahaia eta, iragan astelehenean –maiatzak 19–, irudi hauen bitartez iragarri zituzten irabazleen izenak.
Irabazleak:
CHILDRAIN
2011n sortu zen Ya Te Digo taldearen hondarretatik. Zuzeneko kontzertuen urrezko sasoiaren ondotik, 2012an, Santi Garciaren Ultramarinos estudioetan sartu ziren, Sant Feliu de Guixolseko (Katalunia), Hey Chica!!! izeneko diskoa grabatzera.
Imanol Fortes, Alvaro Macua eta Gonzalo Ruiz hirukoak sortu zuen 2010ean, Bilbon. Pink Floyd, Britpop, Oasis eta Beatles taldeetatik edaten duen taldeak 2013an grabatu zuen lehendabiziko EPa. Jatorrizko hiru musikariak Txufo Wilson, Bittor Fortes eta Imanol Muñozekin batera ari dira orain, lehendabizikoa LPa aurkezten. Aurten, Gaztearen Maketa Lehiaketaren XXIII. edizioan irabazleak izan dira.
taldea 2009ko udan sortu zen izen bereko Bizkaiko herrixkan. 2010ean grabatu zuten ibilbideko lehendabiziko diskoa, Bidea da helmuga izenekoa. Bi urte beranduago, 2012ko hondarrean estudioetan sartu ziren berriro ere, 2013ko martxoan argia ikusiko zuen bigarren bilduma, Ardatzak, grabatzera.
Julia Urreagak, Luken eta Gaskon Etxeberriak, Marcos Perezek eta Manu Rodriguez boskote gipuzkoarrak osatzen dute. Buru-belarri dabiltza eta Musiketxeak egitasmoaren sariaz haratago Gaztearen Maketa Lehiaketaren finalera ere irirtsi ziren.